Izen emaiteak
Garaz’igeri kluban sartu
Igeri egiteko gogoa duzu uda huntako? Zato Garaz’igerira, Donibane Garaziko udako igeriketa klubera. Hasiberria izan, igerilari konfirmatua, haur ala heldu, denak ongi etorriak zirezte giro goxo eta dinamiko batean.
Nola izzena eman?
Kluban izena ematea errexki egiten da:
- Formularioa bete
- Behar diren dokumentuak aurkeztu (osasun galdeketa)
- Inskripzioa eta ordainketa Helloasso bidez baieztatu
Kotizazioan hauek sartzen dira:
- Igerilekura sartzea, entrenamenduen ordutegian
- FFN lizentzia asurantzarekin
- Entrenamenduen kudeaketa eta lehiaketetako izen-emate gastuak
- Autobus bidezko joan-etorrien partezko kargu hartzea.
Prezioak taldearen arabera aldatzen dira eta apalagoak dira igerilari kopuruaren arabera.
Igerilari bakoitzak engaiamendu hauek hartzen ditu:
- Klubeko arduradunak eta entrenatzaileak errespetatzea
- Igerilekuko langileak eta araudia errespetatzea
- Prestatutako materiala errespetatzea
- Tenoreko izan
- Klubeko ekitaldietan parte hartzea
4 igeriak ikastea (2urteko zikloa)
Igeriketaren oinarriak ezagutzeko eta menperatzeko ibilbide ezin hobea. Bi sasoinetan, igerilariek pixkanaka lau igeriak (crawl, bizkarra, brasse, pinpirina) ikasten dituzte, urean duten aisetasuna eta teknika garatuz.
Konpetizio kluba
Urrunago joan eta gainditu nahi duten igerilari motibatuentzat. Performentziak hobetu, erregularki trebatu eta udako lehiaketetan parte hartu nahi dutenei zuzendua da konpetizio kluba.
Urteko lehiaketak
Challenge edo FFN lehiaketetan, gure igerilariek Garaz'igeriren koloreak defendatuko dituzte.