Udako igeriketa kluba. Donibane Garazi

clubgarazigeri@gmail.com

4 igeriak . Konpetizio kluba

Garaz’igeri club de natation, propose des activités où chacun peut trouver sa place et évoluer à son rythme.

Igerilari bakotxaren nahien eta helburuen arabera egokitutako bi ibilbide

4 igeriak

Igeri eskola

Diplomadun arduradunek eramanik, igeriketa eskola edo lau igeriketa motak bi sasoi/urteetan iragaiten dira.

Helburu nagusia

  • Lau igeriak menperatzea, talde ttipietan
  • Ur-ingurunean segurtasunez ibiltzea
  • Jolas giroan igeri egitea

Trebaketak

  • Pazko bakantzetatik goiti: 2 saio astean proposatuak
  • Udako bakantzetatik goiti: 4 saio astean proposatuak

4 igeriak – 1

  • Gelditu gabe 25m igeri egiteko gai diren haurrei zuzendua
  • Urteko helburua: braza eta crawl menperatzea: bizkarra eta pinpirina deskubritzea

4 igeriak – 2

  • Urteko helburua: bizkarra eta pinpirina menperatzea: murgiltze eta bihurgune teknika
  • Konpetizio klubean sartzeko garapena eta Euskal Herriko Challengea ezagutzea

Sasoi hastapenean entsegu saio bat egin daiteke, igerilari bakotxaren gaitasunak ezagutzeko.

Konpetizio kluba

Challenge & FFN

Diplomadun arduradunek eramanik, konpetizio klubak lau igeriketa motak menperatzen dituzten igerilariak biltzen ditu.

Helburu nagusia

  • Challenge edo FFN konpetizio desberdinetan parte hartzea
  • Kirol mailan aitzinatzea eta klubaren balioak sustatzea: giro kiroltsu eta goxoa, talde izpiritua, borondate ona

Trebaketak

  • ‘Espoir’ kluba: astean 4 saio proposatuak
  • ‘Performance’ kluba: astean 4/6 saio proposatuak

‘Espoir’ kluba

  • Bi urteak 4 igerietan baieztatu dituzten igerilariak
  • Helburua: igeriketa hobetzea eta konpetizioari sentsibilizazioa – Euskal Herriko Challengeetan eta FFN lehiaketetan parte hartzea, nahi bada

‘Performance’ kluba

  • Igerilari konfirmatuak
  • Urteko helburua: eskualdeko eta frantziako txapelketetan parte hartzea

Gure igerilariek bi lehiaketa motan parte har dezakete:

  • Euskal Herriko Challengea (300 bat igerilari): Euskal Herriko udako 6 igeriketa klubetako igerilarien topaketa: Garaz’igeri, Kanbo, Donapaleu, Maule, Hazparne eta Bidaxune. Lehiaketa kirol izpiritu onarekin egiten da, bakotxak bere taldearentzat punduak irabaztea helbururekin.
  • FFN lehiaketak : Frantziako Igeriketa Federazioak antolaturik, departamenduko, eskualdeko edo frantziako topaketak dira. Igerilari bakotxak lortutako denboren arabera konpetizioetan sailkatzen dira. Gure igerilariek Elkar klubaren izenean parte hartzen dute, Garaz’igeri, Hazparne eta Donapaleu biltzen dituen elkartea.